martes, 29 de noviembre de 2011

Argumentua

Hemen Los Protegidos serieko argumentua idatziko dut. Geroago kapitulu bakoitzean konkretuki gertatzen diren ekintza garrantzitsuenak aipatuko ditut, baina lehenago ikusten ez dutenentzako zertaz doan jarriko dut.
Los Protegidos familia baten moduan jokatzen dute, Castillo Rey abizenekin, beren atzean dabiltzan erakunde batengatik ihes egiteko. Honen arrazoia, "familia" honetako kide batzuen botereak dira hain zuzen. Mario, "familia" honetako aita izango dena, alargun gelditzen da. Honek, seme bat du, Carlos deitutakoa, eta gauzak bere burua erabiliz mugitzeko gai da, hau da, telekinesia deitutako boterea menperatzen du. Mariok, Jimena ezagutzen du, bere alaba erakunde honetako kideek bahitu dutelarik, etorkizuna ikusteko boterea baitzuen, eta honek Carlosi gertatzen zaiona azaltzen dio, eta elkarrekin umeak babestu eta taldeari aurre egitea bere alaba aurkitzeko proposatzen dio. Mariok baietza ematen dio, bere semeari gertatzen zaiona hobeto ulertu eta laguntzeko, eta Jimena laguntzeko ere, eta orduan Culebra ezagutzen dute. Culebra, ikustezina egiteko boterea dauka, eta familiara batu egiten da. Geroago Sandra (elektrizitatea kontrolatzen duena), Lucia (besteen pentsamenduak irakurri eta bereak transmititzeko gai den umezurtza) eta Lucas (ukitzen duen pertsonen itxura hartzeko gaitasuna duena) batzen dira ere familiara. Horrela, benetako familia bat balira bezala bizitzera behartuta daude, euren sekretua gordez eta Blanca, Jimenaren alaba, aurkitzeko moduren bat bilatzen duten bitartean. 
 
La familia Castillo Rey de 'Los protegidos'
Familia osoa: Sandra, Culebra, Mario, Jimena, Lucas, Carlos eta Sandra



Hasierako bideoa ikusteko:


lunes, 21 de noviembre de 2011

Sarrera

Kaixo, 
ni Los Protegidos serieari buruz egindo dut Bloga. 2010ean Antena 3en  estreinatu zen seriea da, eta genero fantastiko eta dramatikoak nahasten dituena. Orain harte bi denboraldi izan ditu, eta 2012an berria hasiko da. 
Nik, blog honetan pertsonai bakoitzari buruz idatziko dut, haien argazkiak jarri eta haien esaldi garrantzitsuenak idatzi edota bideoak jarriko ditut. Horrez aparte, kapituluetan gertatzen denari buruz ere idatziko dut.
Horrela, serie honi buruz komentatu, edota iritziak idatziko ditut.
Espero dut nire bloga gustuko izatea.